Lau Haizetara Foroa2025
XXI Donostiako Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroa 2025eko irailaren 22an, 23an eta 24ean egingo da, Donostiako Zinemaldiaren 72. edizioaren esparruan (www.sansebastianfestival.com).
Foro hau topagune egokia da dokumentalaren proiektua finantzatzaile izan daitezkeenei eta ikus-entzunezkoen eta zinematografiaren sektoreko adituei ezagutzera emateko. Dokumentalen alorrean diharduten sektoreko profesionalentzako topagune bat.
Zeinek hartu dezake parte
Dokumental-proiektu bat garapen fasean duen eta Europako koprodukzioa bat bilatzen edota jada daukan edozein ekoizle independentek izango du parte hartzeko aukera.
Proiektua gazteleraz/euskaraz eta ingelesez erregistratzea derrigorrezkoa da, eskatutako eremu bakoitza dagokion hizkuntzan betez. Bestela, proiektua automatikoki baztertua izango da.
Proiektuen inskripzioa doakoa da.
Proiektuaren inskripzioa
- Ekoizpen-etxeek nahi dituzten proiektuak aurkeztu ahal izango dituzte hautatzeko.
- Teaserra aurkeztea ezinbestekoa izango da (3 minutu gehinez) proiektua inskribatzeko momentuan.
- Adituen batzorde batek hautatuko ditu proiektuak; batzorde horren koordinazioaz EPE IBAIA Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkartea arduratuko da.
- Proiektuak hautatzeko eta pitchingean parte hartzeko azken erabakia behin betikoa izango da eta, besteak beste, honako irizpide hauetan oinarrituko da: proiektuaren unibertsaltasuna eta errekurtso transnazionala, ekoizlearen (k) CVa eta haien sormen taldeak, ziurtatutako finantzaketaren portzentajea, berretsitako zabaltzaile eta banatzaileen kopurua eta garrantzia, proiektuaren garrantzi ekonomikoa, koprodukzio aukerak, etab.
- Ebazpena uztailaren erdialdera jakinaraziko zaie parte-hartzaile guztiei.
- Aukeratutako proiektuek 250 euro ordainduko dute (+ BEZ) edo 150 eurokoa (+ BEZ) EPE-IBAIA elkarteko kide izanez gero, Foroan parte hartzeko. Ordainketa banku transferentzia bidez egingo da.
XXI Donostiako Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroan parte hartzeak funtzionamendu-arau horiek onartzen direla esan nahi du. Foroak eskubidea izango du esanbidez jaso gabeko antolamendu-alderdien inguruko erabakiak hartzeko.