20 Ira 2024

EPE IBAIAk datozen 4 urterako Zuzendaritza Batzordea aukeratu du

Irailaren 20 honetan, ostiralez Donostian egindako Ezohiko Batzar Orokorrean, EPE IBAIAko kideek datozen lau urtetan Zuzendaritza Batzordea osatuko duten (zenbakia) ordezkariak hautatu ditu.

Modu honetan, Elkarteko gobernu-organoa honako enpresa hauez osatua geratu da

  • Basque Films
    Carlos Juarez
  • Dibulitoon Studio
    Jone Landaluze
  • Doxa Producciones
    Ainhoa Andraka
  • Euskadi Movie AIE
    Eduardo Carneros
  • Kowalski Films
    Koldo Zuazua
  • Lamia Producciones
    Iker Ganuza
  • Lotura Films
    Miren Berasategi
  • Mirokutana
    Ander Iriarte
  • Sr&Sra
    Leire Apellaniz
  • Txintxua Films
    Marian Fernández
  • Uniko Estudio Creativo
    Iván Miñambres

Horrela, Euskal Herriko ikus-entzunezko ekoiztetxe independenteek garatzen dituzten genero eta formatu guztiak ordezkatuta geratu dira.

Datozen asteetan egingo da Zuzendaritza Batzordearen lehen bilera eta bertan EPE IBAIAren datozen bi urtetarako lehendakaritza berria hautatuko da eta datozen hilabeteetarako Elkartearen lehentasunezko jarduera-ildoak definitzen hasiko dira, bategitea eragin zuten funtsak garatuz eta lidergo papera bereganatuz euskal ikus-entzunezko sektoreak erakundeen eta sektoreko eragileen aurrean duen elkarrizketan.